jueves, 17 de noviembre de 2016

GAZTEBERRI PORNOGRAFIA MAIZ ERABILTZEAREN ONDORIOAK

Pornografia terminoa hartzailearen kitzikapena helburu duen edozein sexu-jardueraren irudi edo erreprodukzioari dagokio. Honen ildora, argi utzi behar da pornografia kontsumitzaileen artean gizonak zein emakumeak aurki daitezkeela eta, nahiz eta estatistiken arabera gizonezkoak nagusi izan, datu horiek partzialtzat jo daitezke emakumezkoen artean pornografiaren kontsumoa, oraindik ere, tabutzat jotzen baita.

Sarritan entzun izan dugu pornografia ez dela ona eta, noski, ezin da ukatu izan badituela ondorio kaltegarriak. Dena den, pornografiaren kontsumoak baditu beste zenbait onura, besteak beste, norberak bere burua ezagutzeko aukera ematen duelako, bereziki, gustu eta fantasiei dagokionez.


Baina jada aipatu dudanez, pornografiak ondorio kaltegarriak izan ditzake, horietako bat, adibidez, mendekotasuna dugularik. Oso ohikoa izaten da, bereziki nerabetasunean, pornografian azaltzen ohi diren eszenak edota horietan azaltzen diren aktoreak imitatu nahi izatea eta horrek, erreala ez den eta, ondorioz, osasuntsua ez den sexualitate bat bizitzera bultzatzen du, horrek  autoestimuan duen eraginarekin. Gainera, pornografia kontsumitzen duen pertsona horrek bertan ikusten duen horretan oinarritzen bada, harreman sexualen barruan diren genero rolen ideia okerra gara dezake.

Amaitzeko, hona datu bitxi bat: pornografia kontsumitzen ohi duten gazteek, 25 urterekin erekzioaren disfuntzioa izateko eta sexu-desira galtzeko % 40 aukera gehiago izaten dute.

lunes, 7 de noviembre de 2016

RADIO POPULAR TRASTORNOS DE LA CONDUCTA ALIMENTARIA

Entrevista realizada a la psicóloga Lohizune Loroño de Mi Psicólogo Getxo en Radio Popular el 14 de Diciembre de 2015.

miércoles, 2 de noviembre de 2016

GAZTEBERRI ELIKADURA PORTAEREN NAHASMENDUAK

PINCHANDO EN EL SIGUIENTE ENLACE PODRÁS ACCEDER AL ARTÍCULO AL COMPLETO: