Pornografia terminoa hartzailearen kitzikapena helburu
duen edozein sexu-jardueraren irudi edo erreprodukzioari dagokio. Honen ildora,
argi utzi behar da pornografia kontsumitzaileen artean gizonak zein emakumeak
aurki daitezkeela eta, nahiz eta estatistiken arabera gizonezkoak nagusi izan,
datu horiek partzialtzat jo daitezke emakumezkoen artean pornografiaren
kontsumoa, oraindik ere, tabutzat jotzen baita.
Sarritan entzun izan dugu pornografia ez dela ona eta,
noski, ezin da ukatu izan badituela ondorio kaltegarriak. Dena den,
pornografiaren kontsumoak baditu beste zenbait onura, besteak beste, norberak
bere burua ezagutzeko aukera ematen duelako, bereziki, gustu eta fantasiei
dagokionez.
Baina jada aipatu dudanez, pornografiak ondorio
kaltegarriak izan ditzake, horietako bat, adibidez, mendekotasuna dugularik.
Oso ohikoa izaten da, bereziki nerabetasunean, pornografian azaltzen ohi diren
eszenak edota horietan azaltzen diren aktoreak imitatu nahi izatea eta horrek,
erreala ez den eta, ondorioz, osasuntsua ez den sexualitate bat bizitzera
bultzatzen du, horrek autoestimuan duen
eraginarekin. Gainera, pornografia kontsumitzen duen pertsona horrek bertan
ikusten duen horretan oinarritzen bada, harreman sexualen barruan diren genero
rolen ideia okerra gara dezake.
Amaitzeko, hona datu bitxi bat: pornografia kontsumitzen
ohi duten gazteek, 25 urterekin erekzioaren disfuntzioa izateko eta sexu-desira
galtzeko % 40 aukera gehiago izaten dute.